Sagardotegia

Sagardotegi moderno eta berritua, sagardo kupelaz inguratutako hainbat jangela dituena.

Euskal kultura eta tradizioa giro alaia eta atseginean.

Ergoiendik datorren familia tradizioa

Iñaki Begiristain eta Aloña Imaz, euren seme-alabekin batera, Begiristain Sagardotegiko arima dira, tradizioak eta sagardo naturalarekiko maitasunak batzen dituen familia.

Upeltegiak

Begiristain Sagardotegian bi upategi ditugu: horietako bat tradizionala da, eta bertan otorduaz gozatu ahal izango duzu gaztainondo egurrezko upelen artean. Beste upategiak, berriz, gaztainondo egurrezko upel zaharrak eta altzairu herdoilgaitzezko depositu karratu handiak ditu. Tradizioa eta modernitatea aurrez aurre.

Jangelak

Zuen beharretara egokitzeko hainbat jangela ditugu. Lehenengoa, jangela txiki bat da, mahaiak egurrezko upelen ondoan dituelarik, txotxa gertutik gozatu ahal izateko. Bigarren jangela giro intimoagoa duen gunea da, familiaren antzinako dolare baten ondoan kokatua, eta upategietatik gertu ere bai. Azken jangelak sagardotegiko espaziorik zabalena da, giro sozialagoaz gozatzeko aukera ematen duena; eta, noski, egurrezko eta altzairu herdoilgaitzezko gure upategitik urrats batera.

Taberna

Jan edo afaldu ondoren kafeak eta askotariko kontsumizioak prestatzeko barra duen gune bat ere badugu.