Aulia sagardoaren banaketa

Gure sagardoa %100 naturala da eta duela 25 urte baino gehiagotik modu tradizionalean egiten da.

Aulia Begiristain familiaren parte da, Goierriko sagardotegi zaharrenetik datorrena.

Gure sagardoa gure sagardotegiko instalazioetan dastatu ahal izango duzu, Legorretako (Gipuzkoa) erdigunean kokatuta, baita Euskadi osoko ostalaritza establezimendu eta salmenta puntu askotan ere. Gipuzkoan guk geuk arduratzen gara banaketaz, eta beste banatzaile batzuek gure sagardoa Arabara eta Nafarroara eramaten dute.

Banaketarako kontaktua

comercial@begiristainsagardotegia.com

BEGIRISTAIN SAGARDOTEGIAN BISITA ETA OTORDUA

Etorri eta gozatu esperientzia ahaztezinez!

Ezagutu gertutik Begiristain Sagardotegia eta Goierriko sagardotegirik zaharrenaren atzean dagoen familia. Esperientzia honen bidez, Euskal Herrian hain errotuta dagoen edari zahar honen historian murgiltzeko aukera izango duzu. Sagastian hasita, sagardoaren ekoizpen-prozesu osoa ezagutuko duzu: ekoizpen gune desberdinak eta gure upategiak bisitatuko dituzu, eta bitartean, etxeko sagardorik onenak dastatuko dituzu, bai botilan bai txotxean. Esperientzia borobiltzeko, sagardotegiko menu tradizionalaz gozatuko duzu: bakailao-tortilla, bakailaoa saltsan, txuleta, eta postre gisa, intxaurrak, Idiazabal gazta eta irasagarra. Otordu osoan zehar, txotxean sagardo desberdinak dastatzeko aukera izango duzu.

Bisita sagardotegian + bazkaria:

Bisita baserrian eta sagardotegian + bazkaria garraioa/gida barne :

IGARTUBEITI BASERRIA ETA SAGARDOTEGIA

Etorri eta bizi euskal sagardoaren jatorrira eramango zaituen esperientzia paregabea. Eguna Igartubeiti baserri-dolarearen bisitarekin hasiko duzu; bertan, duela 500 urte baino gehiago sagardoa nola egiten zen ikusiko duzu, eta horrela, Euskal Herrian hain errotuta dagoen sagardo-tradizioaren sorburua ezagutuko duzu. Ondoren, egunak Begiristain Sagardotegian jarraituko du, Legorretan dagoen Begiristain familiaren sagardotegian. Bertan, sagardogintza tradizio luze baten oinordekoak diren Iñaki Begiristain eta Aloña Imazek gidatutako lantaldearen egunerokoak ezagutuko dituzu gertutik. Sagastitik upategietara, sagardoaren ekoizpen-prozesuko urrats guztiak ezagutuko dituzu, Euskal Sagardoa dastatzen duzun bitartean, bai botilan bai upeletatik zuzenean. Esperientziari amaiera emateko, sagardotegiko menu tradizionalaz gozatuko duzu: bakailao-tortilla, bakailaoa saltsan, txuleta, eta postre gisa, intxaurrak, Idiazabal gazta eta irasagar-pasta, upeletik zuzenean zerbitzatutako sagardoarekin lagunduta.

Bisita baserrian eta sagardotegian + bazkaria:

Bisita baserrian eta sagardotegian + bazkaria garraioa/gida barne :